Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko Legean ezarritako baldintzak jarraituz (34/2002 Legea, uztailaren 11koa), ohar honetan jakinarazten ditugu www.centrosdigitales.net gure webguneari buruzko datu orokorrak:
Gure webguneak beharrezko segurtasun-neurri guztiak dauzka baimenik gabe inork ez dezan sartzerik eduki datu pertsonaletara.
Baldintza orokor hauek arautzen dute Factor Sistemas, S.L. www.centrosdigitales.net webgunearen erabiltzaileen eskura jartzen dituen zerbitzuen erabilera.
Webgunean sartzeak “erabiltzaile” izaera ematen dizu, eta berekin du webguneko zerbitzuetan sartutakoan baldintza orokorrak berariaz eta erreserbarik gabe onartzea.
Ikastetxeak eskaintzen dituen zerbitzuen berri emateko eta haiek errazago baliatzeko sortu da webgunea.
Webgunean sartzeak berekin du aitortzen duzula adinez nagusia zarela, nahikoa gaitasun juridiko daukazula zehaztapen eta baldintza hauetara lotesteko, eta zeu zarela erantzule bakar eta esklusiboa. Nabigaziorako zehaztapen eta baldintza hauekin ados ez bazaude, irten egin beharko duzu webgunetik.
Eskaintzen diren zerbitzuen berri izateko, webgunea erabiltzea –erabiltzaileak bertan sartzea eta nabigatzea barne– askea eta doakoa da.
Inongo datu pertsonalik eman beharrik gabe nabigatu eta erabili ahal izango duzu webgunea. Factor Sistemasarekin emailez edota beste edozein bideren bitartez harremanetan jartzean erabiltzaileak borondatez emandako datuetara baino ez du izango sarbidea ikastetxeak. Datu pertsonalak cookieen bidez jasoz gero, behar bezala jakinaraziko dizugu cookie-politikaren bidez, baita indarreko legeriak ezartzen dituen baliabideen bitartez ere.
Baldintza orokor hauek webgunean eskainitako zerbitzu guztiak arautzen dituzte.
Factor Sistemas, S.L. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) erregelamenduaren jarraibideak betetzen ditu –2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena–, webgunearen erabiltzaileen datu pertsonalak uneoro zuzen erabiltzen eta tratatzen direla bermatzeko.
Factor Sistemas, S.L. Bilboko Nerbioi Kalea, 4 helbidea eta B48474050 IFZa duena, jasotako datuen tratamendu-erregistroen kudeaketarako arduraduna da
Idatzi honen bidez borondatez emandako zure datu pertsonalak gure ikastetxearen tratamendu-erregistroetara txertatuko direla eta gure datu-basearen parte izatera pasatuko direla jakinarazten dizugu.
Ez ditugu 14 urtetik beherako adingabeen datuak prozesatzen. Hori dela eta, ez eman inolako daturik 14 urte baino gehiago ez baduzu, eta ez eman adin horretatik beherako hirugarren pertsonen daturik. Halakorik gertatuko balitz, Factor Sistemas edozein erantzukizunetatik salbuetsita geratuko litzateke.
www.centrosdigitales.net webgunearen erabiltzailea da ematen dituen datuak egiazkoak eta zuzenak direlako erantzule bakarra; Factor Sistemas, beraz, fede oneko zerbitzu hornitzaile huts gisa jokatzen du. Erabiltzaileak informazio faltsua ematen badu edo hirugarren pertsona batena haren baimenik gabe ematen badu, ikastetxeak eskubidea du datu horiek berehala suntsitzeko, datuen jabe(ar)en eskubideak babestearren.
Factor Sistemas konpromisoa hartzen du datu pertsonalak isilpean eta seguru gordetzeko betebeharrarekin, eta segurtasun-neurri guztiak hartuko ditu –izaera teknikokoak zein antolamendukoak– haien segurtasuna bermatzeko eta informazioa aldatzea, galtzea, tratatzea edo baimenik gabe haietara iristea saihesteko, kontuan hartuta zer egoeratan dagoen teknologia, zer-nolako izaera duten gordetako datuek eta zer arriskuren pean dauden; hori guztia, betiere, araudiaren xedapenei jarraiki.
Factor Sistemas ezin du ziurtatu ez dela gertatuko etenik nabigatzean edo ez dela hutsik gertatuko webgunean sartzean. Hala ere, konpromiso irmoa dauka, halako arazoak sortu direla jakin bezain laster, bere esku dagoen guztia egiteko nabigazioa berriz abian jartzeko edota arazook konpontzeko, non eta ikastetxearen borondatez kanpoko eragozpenik ez dagoen tartean, arazoak konpontze-bidean jartzea zailtzen edo konpontzea bera ezinezkoa egiten duenik.
Factor Sistemas ez da inongo kasutan erantzulea izango webgune honetarako bisitak eragin dezakeen edozein motatako kalteen aurrean, dela hutsen bat gertatu delako, dela edukietan gabeziaren bat dagoelako, dela birus informatiko bat hedatu delako –hori saihesteko neurri teknologiko egokiak hartu arren–. Era berean, ezin izango diote erantzukizunik eskatu zerbitzua eteten delako, desegoki funtzionatzen duelako edo ezin delako zerbitzuan sartu.
Factor Sistemas sortu ditu zure eskura webgunean jarritako elementu edo eduki guztiak edo/eta berak du haien jabetza intelektual eta industriala ustiatzeko eskubideen gaineko lizentzia edo baimena.
Hori dela eta, Factor Sistemas da elementu eta eduki horien guztien (eduki horien artean daude, besteak beste, irudiak, soinua, audioa, bideoa, softwarea, testuak, markak, logotipoak, kolore-konbinazioak, egitura, diseinua, erabilitako materialen aukeraketa, beharrezko ordenagailu programak...) titular bakarra, bai eta haien gaineko jabetza intelektualeko, industrialeko eta irudiko eskubideena ere.
Elementu eta edukien helburua edozein delarik ere, ezinbestekoa izango da domeinuaren titularrak baimena ematea, aurrez eta idatziz, elementu eta edukiak bere osotasunean edo partzialki erreproduzitzeko, erabiltzeko, ustiatzeko, banatzeko edota merkaturatzeko.
Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du ez egiteko inolako egintzarik egilearen jabetza intelektual edo industrialaren eskubideen aurka.
Factor Sistemas ez du inongo erantzukizunik onartzen, ez zeharkakorik, ez subsidiariorik, ikastetxeak kudeatzen ez dituen baina gure webgunearen bitartez eskuratu daitezkeen eduki, informazio, komunikazio, sineste zein zerbitzuen aurrean; halaber, ez du bermatzen erabiltzailearen sistema informatikoa (softwarea zein hardwarea), dokumentuak edo fitxategiak kaltetu ditzakeen birusik edo horrelako beste elementurik egongo ez dela, eta hori dela-eta erabiltzaileari eragin lekizkiokeen kalteen erantzukizunik kanpo dago ikastetxea.
Baldintzetako edozein urratzeak edo webgunea bidegabeki erabiltzeak zigorra ekarri dezake, eta, bere interes legitimoen alde, Factor Sistemas dagozkion akzio judizialak abiarazi ditzake erabiltzailearen aurka.
Areago: ikastetxeak eskubidea dauka baldintzak urratzen dituzten erabiltzaileei webguneko sarbidea mugatzeko edo baita debekatzeko ere.
Lege-baldintza hauek Espainiako legerian oinarrituta taxutu dira.
Factor Sistemas eskubidea dauka lege-ohar honetan aldaketak egiteko; horregatik, aholkatzen zaie erabiltzaileei aldika-aldika lege-ohar honetara jotzea.
Lege-ohar honetan aldaketa esanguratsuak gertatzen badira eta aldaketok onartu ditzaten, lehenbailehen jakinaraziko zaizkie erabiltzaileei, atarian bertan oharpen bitartez, posta elektronikoz edota zirkunstantzien arabera ikastetxeak egoki deritzon edozein prozeduraren bitartez.
Gure lana gure bezeroen esperientzia egunero hobetzean datza