Pribatutasun-politika

www.centrosdigitales.net webguneko zerbitzuak bisitatu eta erabili ditzakezu zeure burua identifikatu gabe eta inolako informazio pertsonalik jakinarazi gabe.

Batzuetan, ordea, erabiltzaileak bere borondatez ematen ditu datu pertsonalak, horretarako propio dauden inprimakien bidez edota enpresarekin e-postaz edo Interneteko beste edozein baliabideren bitartez harremanetan jarrita. Kasu horretan –eta kasu horretan baino ez– Factor Sistemas S.L. eskubidea izango du datuak jasotzeko: erabiltzailearen izena inon agertu gabe tratatu ahal izango ditu haren IPa, zein sistema eragile eta nabigatzaile baliatzen dituen, bai eta bisitak zenbat irauten duen ere.

Zein datu jasotzen ditugu webgunearen bidez?

www.centrosdigitales.net webguneko zerbitzuak bisitatu eta erabili ditzakezu zeure burua identifikatu gabe eta inolako informazio pertsonalik jakinarazi gabe.

Batzuetan, ordea, erabiltzaileak bere borondatez ematen ditu datu pertsonalak, horretarako propio dauden inprimakien bidez edota ikastetxearekin e-postaz edo Interneteko beste edozein baliabideren bitartez harremanetan jarrita

Kasu horretan –eta kasu horretan baino ez– Factor Sistemas eskubidea izango du datuak jasotzeko: ikastetxeak erabiltzailearen izena inon agertu gabe tratatu ahal izango ditu haren IPa, zein sistema eragile eta nabigatzaile baliatzen dituen, bai eta bisitak zenbat irauten duen ere.

Zein da datuak tratatzeko legitimazioa?

Interesatuaren onarpena eta baimena. Zenbaitetan, eskaera bat egin nahi denetan, inprimaki bat bete eta ‘bidali’ botoiaren gainean klik egin behar da; horrelakoetan, klik egiteak berekin dakar interesatuak adierazten duela informatuta egon dela, berariaz baimena eman diola formularioari atxikitako klausularen edukiari eta onartzen duela pribatutasun-politika.

Zer helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2016ko apirilaren 27an emandako 2016/679 (EB) Erregelamenduko 13. artikuluarekin bat etorrita (datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzko erregelamendua), jakinarazten dizugu zure datuak –zeure borondatez emandakoak, www.centrosdigitales.net webgunean propio dauden inprimakien bidez edota ikastetxearekin e-postaz edo Interneteko beste edozein baliabideren bitartez harremanetan jarrita– Factor Sistemas erantzukizunpeko fitxategi batean (datuak kudeatzeko beren-beregi sortutakoa) gordeko direla, honako helburu hauekin:

  • Edozein kontsulta, eskaera edo erreklamazio bideratzea
  • Eskatutako zerbitzuak kudeatzea, eta eskaerei erantzutea edo bideratzea
  • Zure interesekoak izan litezkeen aldaketak jakinaraztea, zuk emandako edozein bitartekoren bidez
  • Zure eskaerari buruzko informazioa helaraztea, bitarteko elektronikoen bidez
  • Gure zerbitzuei buruzko informazioa bidaltzea, zuk hala eskatuta edo aldez aurretik horretarako baimena propio emanda
  • Gure webguneko zerbitzuak nola hobetu aztertzea
  • Gure zerbitzuetan baja ematea

Nori jakinaraziko dizkiogu zure datuak?

Biltzen diren datuak egokiak, bidezkoak eta neurrikoak dira, kontuan hartuta zer esparrutan eta zer helbururekin erabiliko diren. Indarrean dagoen araudiaren araberako segurtasun-neurriak beteta eta uneoro segurtasuna eta osotasuna bermatuta prozesatu eta gordeko dira.

Datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, non eta legeak behartzen ez badu, eta ez dira partekatuko ikastetxearekin zerikusirik ez duten enpresekin edo erakundeekin.

Dena dela, jakinarazten dizuegu honako hauekin partekatu ditzakegula datuak:

  • Zenbait erakunde publiko eta pribaturekin, indarrean dagoen araudiaren arabera dagozkien betebeharrak betetzeko
  • Zenbait enpresa eta kolaboratzailerekin, administrazio- edota merkataritza-kudeaketarako, aurretiaz deskribatutako helburuak kudeatzeko, zerbitzuak eskaintzeko eta ikastetxea modu egokian kudeatzeko
  • Akordioa exekutatzeko beharrezkoak diren tratamendu-arduradunekin
  • Gure webgunerako eta sistema informatikoetarako euskarri eta mantentze-lanen enpresa arduradunekin

Kasu horietan guztietan, eskatutako zerbitzuak betetzeko ezinbestekoak diren xede eta erabileretarako partekatuko dira datuak, eta inoiz ez bestelako helburuetarako. Beste edozein zereginetarako erabiltzen badira, behar bezala jakinaraziko zaizu eta eskubidea izango duzu edozein momentutan uko egiteko.

Edozein modutan, gorago aipatu diren datuen partekatzeetako bati uko egin nahi diozula espresuki adierazi ezean, ados zaudela hartuko da.

Zure helbide elektronikoa jakinarazten badiguzu, espresuki onartzen duzu posta horren bitartez jarri gaitezkeela zurekin harremanetan.

www.centrosdigitales.net webgunearen erabiltzailea da ematen dituen datuak egiazkoak eta zuzenak direlako erantzule bakarra; Factor Sistemas, beraz, fede oneko zerbitzu hornitzaile huts gisa jokatzen du. Erabiltzaileak informazioa faltsua ematen badu edo hirugarren pertsona batena haren baimenik gabe ematen badu, ikastetxeak eskubidea du datu horiek berehala suntsitzeko, datuen jabe(ar)en eskubideak babestearren. Era berean, erantzukizunetatik salbuetsita geratuko da eskainitako datuak egiazkoak eta zuzenak ez badira.

Factor Sistemas konpromisoa hartzen du datu pertsonalak isilpean eta seguru gordetzeko betebeharrarekin, eta segurtasun neurri guztiak hartuko ditu –izaera teknikokoak zein antolamendukoak– haien segurtasuna bermatzeko eta informazioa aldatzea, galtzea, tratatzea edo baimenik gabe haietara iristea saihesteko, kontuan hartuta zer egoeratan dagoen teknologia, zer-nolako izaera duten gordetako datuek eta zer arriskuren pean dauden; hori guztia eta betiere, araudiaren xedapenei jarraiki.

Oharra: Amerikako aplikazioak erabiltzean datuak atzerrira transferituz gero, Privacy Shield hitzarmenari atxikitzen zaio, Amerikako software enpresak Europako datuen babeserako politikekin bat datozela bermatzeko.

Adingabekoen datuak?

Ez ditugu 14 urtetik beherako adingabeen datuak prozesatzen. Hori dela eta, ez eman inolako daturik 14 urte baino gehiago ez baduzu, eta ez eman adin horretatik beherako hirugarren pertsonen daturik. Hala gertatuko balitz, Factor Sistemas edozein erantzukizunetatik salbuetsita geratuko litzateke

Zer eskubide daukazu?

  • Zure datuak tratatzen ari garen ala ez jakiteko.
  • Zure datu pertsonaletara irispide izateko.
  • Oker edo osatu gabe baleude, zure datuak zuzentzeko eskatzeko.
  • Zure datuak ezabatzeko eskatzeko; besteak beste, datuak dagoeneko ez badira beharrezkoak haiek jasotzea eragin zuen xederako, edo guri emandako baimena erretiratzen badiguzu.
  • Datuen tratamendua mugatzeko eskatzeko, inguruabar jakin batzuetan; hala eskatuz gero, datuok indarreko araudiaren arabera bakarrik mantenduko ditugu (erreklamazioak egiteko edo horien aurrean defendatzeko).
  • Datuen eramangarritasuna eskatzeko; ikastetxeari eman dizkioten datuak formatu egituratu batean lortzeko, erabilera komunekoan eta irakurketa mekanikokoan. Nahiago baduzu, izendatzen duzun beste arduradun bati bidali diezazkiokegu. Inguruabar jakin batzuetan baino ezin da aplikatu.
  • Datuak Babesteko Agentziari edo dagokion kontrol-agintaritzari erreklamazio bat aurkezteko, zure eskubideak gauzatzean gogobeteta geratu ez bazara.
  • Datuen tratamendua zeuk emandako baimenean oinarritzen denean, baimena edozein unetan kentzeko.

Daturen bat aldatuko bazenu, eskertuko genizuke lehenbailehen jakinaraztea, datuok eguneratuta izan ditzagun.

www.centrosdigitales.net webgunearen erabiltzaileak edozein unetan erabili ahal izango ditu eskubideok, indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzetan, datuen tratamenduaren arduradunarengana jota:

  • Idatziz, ikastetxeko zuzendaritzarengana: Nerbioi, 4 (48001 Bilbo, Bizkaia)
  • Posta elektronikoz, helbide honetara: info@factor-sistemas.com

Nahi duzu zure eskubidea erabiltzeko formulariorik?

Inprimakiak ditugu zure eskubideak erabili ditzatzun. Haietako bat nahi izanez gero, eskatu posta elektronikoz; edo, nahiago baduzu, Datuen Babeserako Espainiako Agentziak edo hirugarrenek prestatutakoak erabili ditzakezu. Formulariok elektronikoki sinatu behar dira, edo NANaren fotokopia batekin batera aurkeztu behar dira. Norbaitek ordezkatzen bazaitu, haren NANaren kopia erantsi behar duzu, edota haren sinadura elektronikoa.

Erreklamazio bat egiten badiguzu, zenbat denbora hartzen dugu erantzuteko?

Urratu den eskubidearen araberakoa da denbora. Baina, zure eskaera aurkeztu, eta gehienez hilabete batera erantzun ohi dugu; edo bi hilabetera, oso arazo konplexua bada (hala balitz, jakinaraziko genizuke denbora gehiago behar dugula).

Zenbat denbora gordeko ditugu zure datu pertsonalak?

  • Datu pertsonalak gurekin harremanetan zauden bitartean gordeko ditugu.
  • Behin harremana etenda, helburu bakoitzerako erabilitako zure datu pertsonalak legez zehaztutako epeetan gordeko ditugu (lege-ekintzen preskripzio-epea kontuan hartuta, epaile edo auzitegi batek eskatu ditzake datuak, epe jakin batean; epe horretan guztian ere gordeko ditugu datuak).
  • Aipatutako legezko epeak iraungitzen ez diren bitartean prozesatuta gordeko ditugu zure datuak, gordetzeko lege-betebeharra badago; lege-betebeharrik ez badago, ezabatzeko eskatzen duzun arte edo gordetzeko baimena kentzen duzun arte.
  • Gure zerbitzuaren gaineko informazio eta komunikazio guztiak erreklamazioei erantzuteko zerbitzu horien bermeek irauten duten bitartean gordeko ditugu.

Segurtasuna, cookieak eta ip helbideak

Webgunean, industrian ohikoak diren segurtasun-teknikak erabiltzen ditugu, hala nola suebakiak, irispide-kontrolerako prozedurak eta mekanismo kriptografikoak, inor sisteman baimenik gabe sartzea eragozten dutenak. Helburu hori lortzeko, erabiltzaileak onartu egiten du sistemak datuak eskuratzea, irispide-kontrolek erabiltzailea nor den egiaztatzeko.

Cookieen eta jarduera-fitxategiaren erabilera

Beharrezkoak ez diren bestelako motetako cookieak erabiltzen baditugu, hasiera-hasieratik kontsultatu ahal izango duzu, dagokion loturan, zein den gure cookie-politika.

Geure kontura edo neurketa-zerbitzuak emateko kontratatzen dugun hirugarren baten bitartez, cookieak erabili ditzakegu webgunean nabigatzen duzunean. Zer da cookiea?: artxibo txiki bat, web-zerbitzari baten bidez erabiltzailearen ordenagailuan, tabletan, smartphonean edo beste edozein gailutan biltegiratzen dena, eta nabigazioari buruzko informazioa duena. Webguneak erabilitako cookieak erabiltzaile anonimo batekin eta haren ordenagailuarekin baino ez daude lotuta, eta ez dituzte berez erabiltzaileen datu pertsonalak eskaintzen. Cookieen bidez, webgunearen zerbitzariak identifikatu dezake erabiltzailea zein nabigatzaile erabiltzen ari den, nabigazioa erraztearren; hala, esate baterako, erregistratutako erabiltzaileek bisita bakoitzean izena eman gabe izango dute sarbidea soil-soilik berentzat erreserbatutako eremuetara, zerbitzuetara, promozioetara edo lehiaketetara.

Audientzia- eta trafiko-parametroak neurtzeko ere erabiltzen dira, baita zenbat sarrera dauden zenbatzeko eta haien kopuruak nola eboluzionatzen duen neurtzeko ere. Erabiltzaileak aukera du bere nabigatzailea konfiguratzeko, bi helburu hauekin: sistemak jakinarazteko cookieak erabiltzen ari direla hala gertatzen den bakoitzean, eta cookieak ordenagailuan instalatzea saihesteko. Beraz, komeni da nabigatzailearen argibideak eta eskuliburuak kontsultatzea cookieen gaineko informazio osoa izateko. Webgunea erabiltzeko, erabiltzaileak ez ditu zertan instalatu webguneak edo ikastetxearen izenean jarduten duten hirugarrenek bidalitako cookieak; hala ere, erabiltzaileak hasi egin beharko du saioa –erabiltzaile modura– zerbitzu jakin bat emateko aurrez erregistratu behar bada edo erabiltzaile-izen eta pasahitz bidez erregistratu behar bada. Edonola ere, gure webgunean erabilitako cookieak aldi baterakoak dira, ondoren modu eraginkorragoan transmititzeko. Ez dira inolaz ere erabiliko datu pertsonalak jasotzeko cookieak.

Ip helbideak

Webgunearen zerbitzariak automatikoki detektatu ditzake erabiltzaileak zein IP helbide eta domeinu-izen erabiltzen dituen. IP helbidea zenbaki bat da, Interneten konektatzean ordenagailu bati esleitzen zaiona. Informazio hori guztia zerbitzariko jarduera-fitxategi batean erregistratzen da; fitxategi hori behar bezala inskribatuta dago, eta haren bitartez zenbait neurketa estatitisko (eta estatistikoak baino ez) bideratzeko tratatu daitezke datuak, helburu hauekin: jakiteko zenbat orrialde inprimatu diren, zenbat bisita izan dituen web-zerbitzu bakoitzak, zer ordenatan izan diren bisita horiek, non izan den sarbidea...

Gure bezeroak

Gure lana gure bezeroen esperientzia egunero hobetzean datza

CEIP ANTONIO LÓPEZ DE GUEREÑU-JOSÉ MARDONES HLHI
CEIP ARANBIZKARRA IKASTOLA HLHI
CEIP AZKOITIKO IKASTOLA-XABIER MUNIBE HLHI
CEIP AZPEITIKO IKASTOLA-KARMELO ETXEGARAI HLHI
CEIP KATALIN DE ERAUSO HLHI
CEIP KUETO HLHI
CEIP LARRABETZU HLHI
CEIP LUZARO HLHI
CEIP OROKIETA HLHI
CEIP PAGASARRIBIDE HLHI
CEIP SAN IGNACIO HLHI
CEIP UNKINA HLHI
CEIP ZAMAKOLA-JUAN DELMAS HLHI
CEIP ZUMAIA HLHI
CIFP EMILIO CAMPUZANO LHII
CPI ANTONIO TRUEBA IPI
EOI GETXO HEO
IES BALLONTI BHI
IES BALMASEDA BHI
IES ELORRIO BHI
IES FRAY JUAN DE ZUMARRAGA-DURANGO BHI
IES J.M. IPARRAGIRRE BHI
IES JOSE MIGUEL BARANDIARAN BHI
IES JUAN OROBIOGOITIA BHI
IES KOLDO MITXELENA BHI
IES KURTZEBARRI BHI
IES LAUDIO BHI
IES MIGUEL DE UNAMUNO BHI
IES MIGUEL DE UNAMUNO BHI (VITORIA)
IES R.M. ZUAZOLA-LARRAÑA BHI
IES REKALDEBERRI BHI
IES SAN ADRIAN BHI
IES SATURNINO DE LA PEÑA
IES SORALUZE BHI
IES ZARAOBE BHI
CEIP ADURZA IKASTOLA HLHI
CEIP IGNACIO ZUBIZARRETA HLHI
CEIP KURTZEBARRI HLHI
CEIP SAN BARTOLOMÉ HLHI
CEIP ZAMUDIO HLHI
CPES CRUZ ROJA BHIP
EEI OKONDO HE

Jar zaitez kontaktuan gurekin

Gure esperientzia, gure bezeroen adibidea eta gure lankideen jakituria prest jartzen ditugu zuretzat.