Bostgarren urtez, Centros Digitales enpresak Euskal Eskola Publikoaren jardunaldietan parte hartuko du. Bilkura-osoko aurkezpena, stand bat hezkuntzarentzako irtenbideekin eta road-show gunean kokatutako tailer praktikoak egongo dira. Zuen zain egongo gara Euskal Eskola Publikoarentzako ekitaldi handia izango den honetan.
2019-02-13
Bostgarren urtez, jardunaldiak hasi zirenetik, Centros Digitales Eskola Digitalak antolatzen duen Euskal Eskola Publikoko V Jardunaldietan egongo da.
Plazer handia da guretzat zuekin bi egun handi hauek pasatzea; eskola publikoetako zuzendariekin, txostengileekin eta enpresa guztiekin. Guztiek egiten duzue posible urtero EskolaDigitalak sortutako ekitaldi honekin gero eta konpromisu handiagoa hartzea.
Aurtengo txostenean aurkeztuko dugun gaia hurrengoa da: “Digitalizazio-proiektuen alde onak eta txarrak. Argia ikusten da tunelaren amaieran”. Ikasgeletan ematen diren metodologia-aldaketa eta berrikuntza prozesuek dakartzaten zailtasunak ezagutzen ditugulako aukeratu dugu izenburu hau. Hala ere, badakigu esfortzuarekin aldaketa hori posible egin dezakegula. Hori transmititu nahi dugu prozesu honetan laguntzen ari garen ikastetxe publikoekin batera.
Horrenbestez, agur.